17 junio 2012

Otegi:Queremos la independencia para Vivir mejor

Zergatik independentzia?
Oso labur erantzungo dizut: euskaldunok orain eta etorkizunean askoz hobeto bizitzeko.
Zuk esana da askok uste dutela ezker abertzalearen estrategia berriaren "berritasun bakarra eta determinantea" borroka armatuaren ingurukoa izan dela, baina hori baino gehiago dela babestu duzu. Zer estrategia berri dakar ezker abertzaleak?
Niretzat aspalditik zegoen argi estrategia berriarentzat borroka armatua bukatzea ezinbesteko baldintza zela, baina, aldi berean, argi zegoen ez zela baldintza nahikoa gure helburuak lortzeko. Ezker abertzaleak alternatiba integral, demokratikoa eta askatzailea eskaintzen dio Euskal Herriari, zibilizazio krisiari irtenbideak bilatuz, bai nazio mailan eta baita alor sozialean ere.
Askok galdetzen dute zer moduz zauden eta zelan bizi duzun kartzelatik kanpo gertatzen ari dena. Nola bizi duzu ETAk borroka armatua lagako zuela esan zuenetik sortu den delako ‘aro berria’?
Oso gertutik jarraitzen dut kanpoan ematen ari den bilakaera politikoa eta soziala. Lan handia egin genuen ETAk urrats hori egin zezan, eta konfiantza eta indarra ematen dit. Kartzelaldia bera (guztira hamar urte daramazkit barruan) Mandelak sujeritu zuen bezala daramat: burua landuz (ikasi, irakurri...) eta gorputza zainduz (kirola eginez), eta aldi berean, Ghandiren esaldia egunero gogoratuz: Gobernu injusto baten pean egon ezkero, edozein herritar ondradu kartzelan egon beharko zen.
ETAk Europako komunitateari zuzendu dio azken agiria, eta zabaldutako prozesua babesteko eta sustatzeko eskatu die Europako erakundeei. Zer papel bete beharko luke Europak ‘euskal auzian’?
Gure estrategia berrian nazioartearen konplizitatea lortzeak garrantzia oso handia dauka, eta bide horretan, Aieteko konferentziak argi adierazi zuen konplizitate hori noraino heltzen den, soluzio bide demokratikoaren arloan. Euskal arazoa Europako arazoa da, nazio europarra garelako lehenengo eta bigarrengo zapaltzen gaituzten estatuak Europako Batasunean daudelako. Eta hirugarren arrazoi bat ere bada, eta garrantzitsuena: Europako markoan guk aldarrikatzen ditugun soluzioak martxan direlako: Irlandan eta Eskozian, adibidez.

Independentzia eskatzen du ezker abertzaleak. Batzuek zalantzan jartzen dute ekonomikoki onuragarria izango litzatekeen euskal herritarrentzat. Zer diozu?
Carlos III. Espainiako Unibertsitateak orain dela hilabete batzuk gai honen inguruan plazaratutako azterketa sakonean zera zioen: Europan estatu (independentea) izateko baldintza ekonomikoak (eta besteak) hobekien betetzen zituztenak Euskal Herria eta Eskozia zirela (Kataluniaren aurretik), eta berriro diot hori Espainiako unibertsitate batek esana da. Bigarrenik zera esango nuke: euskaldunok merkatu espainiarrean gure ekoizpenaren %30 saltzen dugula. Afera da merkatu espainiarra bankarrotan dagoela eta ez dela errekuperatuko; ez da berriro lehengo egoerara itzuliko. Hori ikusita, gure ekoizpena Europako herrialdeetara eta garatzeko bidean diren herrialdeetara saltzera behartuak gaude (Txina, India, Brasil) merkatu espainiarretik ahalik eta menpekotasun gutxien edukitzeko. Eta hirugarrenez, gure barne eskaera handitu behar dugu ongizate estatua (soldatak, osasuna, hezkuntza, sektore publikoa indartuz...). Horrela aterako garelako krisitik, neoliberalek planteatzen dutenari alternatiba sozial eta aurrerakoia eskainiz. Eta bukatzeko galdera bat: nor dago prest gure seme-alaben eta biloben etorkizun ekonomiko, sozial eta kulturala, eta heziketa, Aznar, Raxoi, Rubalcaba, Mayor, Rato, Ares eta abarren esku uzteko? Gu ez. Dugun arduragatik besterik ez bada, guk euskaldunen esku nahi ditugu eskumen horiek guztiak.

5 comentarios:

Anónimo dijo...

bueno, bueno... tranqui...

creo que seria muy interesante hacer un analisis m-l a lo "enver hoxha style" para dejar por los suelos a esta rata chovinista pequeñoburguesa y proimperialista.


Ni lucha de clases, ni ostias, Mandela, Ghandi(VERGUENZA), complicidad con la burguseia imperialista occidental, estudios de universidades españolas sobre economia capitalista Y LA OSTIA.

De verdad pensais (comisarios de zutikEH que leeiis esta pagina), que cualquier trabajador vasco que este un poco menos idiotizado que los "aficionados de la roja" va a seguiros a ninguna parte? Espera, que vuestro objetivo no es ir a ningun lado, sino mantener la explotacion pero siendo vosotros quienes gestioneis la maquinaria opresora, pero en euskera.

Verdadera verguenza y verdadera declaracion de intenciones de este anticomunista y su camarilla.

Repito, los otegistas, y todos los que le siguen, digan ser de la izquierda abertzale o no, son ENEMIGOS del proletariado vasco, y de cualquier lugar del mundo.

Aunque ahora estoy mas tranquilo, porque si se que van a ir asi "de frente", a los comunistas abertzales no nos va a costar nada desenmascararles frente a los trabajadores. Espero que la refundacion de la izquierda abertzale, sobre bases exclusivamente revolucionarias t marxistas-leninistas, venga fuerte y barra a todos los fascistas y txakurras, y a todos los TRAIDORES, que sirviendose de la legitimidad que tienen ante el pueblo por su pasado de lucha echan por la borda las esparanzas de cambio de generaciones de luchadores, a cambio de... a cambio de todo lo que los lacayos de la burguesia esperan.

Anónimo dijo...

"Bigarrenik zera esango nuke: euskaldunok merkatu espainiarrean gure ekoizpenaren %30 saltzen dugula. Afera da merkatu espainiarra bankarrotan dagoela eta ez dela errekuperatuko; ez da berriro lehengo egoerara itzuliko. Hori ikusita, gure ekoizpena Europako herrialdeetara eta garatzeko bidean diren herrialdeetara saltzera behartuak gaude (Txina, India, Brasil) merkatu espainiarretik ahalik eta menpekotasun gutxien edukitzeko. Eta hirugarrenez, gure barne eskaera handitu behar dugu ongizate estatua (soldatak, osasuna, hezkuntza, sektore publikoa indartuz...)."


Ezin adierazgarriagoa "GURE ekoizpena" hori !!! Putakume hau burgesiarekin erabat identifikatzen da.
Independentzia... "espainiar merkatu" txarretik ateratzeko eta euskal burgesiaren merkantzia eta kapital esportaketak hobekiago bideratzeko !!!!

Geroz eta aluzinagarriagoa da tipo hau...

Baina bueno hala ere, argi dena, 2001en (Batasuna prozesuan) ofizialki adoptatu zen "sozialismo identitario" kirats haren garapen estremua baizik ez da...

Atzoko burges-txiki erradikalak, gaurko liki pro-inperialistak...

Argala dijo...

No creo que sea necesario insultar ni descalificar tan duramente. Acordaros que también Lenin dijo "soviet mas electricidad, igual a comunismo" Y eso no quería decir sino que los trabajadores (el pueblo) tenía derecho y un objetivo: vivir mejor. Supongo que en lo material.
Pero lo cierto es que no se puede decir eso de quiero ser independiente para vivir mejor. Al menos en la Europa capitalista, ser independiente es ser mas digno, mas persona, mas pueblo...A muchos (y se lo que digo)no nos importaría vivir peor, pero ser independientes. Recuerdo una ocurrencia de Bikila: "Hay quien está "dispuesto" a dar la vida pro Euskadi, pero luego no te deja ni el coche"

Anónimo dijo...

Este es el típico disurso de la pequeña burguesía, que hoy en día domina en la Izquierda Abertzale. Ante esto hay dos opciones para la clase obrera vasca: 1) permitir que sea esta pequeña burguesía nacionalista la que dirija el proceso de liberación nacional, 2) dirigir ella misma el proceso de liberación nacional y unirlo a la lucha por el socialismo.
La primera opción es un suicidio político porque la pequeña burguesía es incapaz de realizar incluso las tareas democráticas más elementales; EHK-Boltxe están en esta línea. Para la segunda opción es idispensable que la clase oberera cuente con su propio partido marxista-leninista. No hay más. Podemos darle todas las vueltas que queramos pero este es el reto que tenemos los comunistas: armar al proletariado vasco con un partido revolucionario.

Anónimo dijo...

Cada vez parece mas complicado "refundar" el partido. Ni siquiera se ha podido organizar el 15-M, con el aparente potencial que había. Desde luego que el marxismo leninismo está vigente, en sus aspectos teóricos. Y en muchos prácticos. En otros no. Pero con esos esquemas...no volveríamos a repetir errores?

Mi lista de blogs

Entradas populares

Páginas vistas en total